XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azken xedea

Honezkero jakinaren gainean zaude euskara batua deiturikoa osatzen hasi aurretik, euskara euskalkitan banatzen zela. Orain, berriz, badugu eredu estandarra eta baditugu euskalkiak, guztiak ere elkarren osagarri. Ziurrenera gogoan izango duzu, bestalde, Bonaparte Printzeak euskalkiez osaturiko mapa. Baina orain ez gara era horretako kontuekin arituko.

Tailer honetan kantu-kantari murgilduko gara euskalkien oihan sakon eta ederrean.

Tailerraren amaieran, euskalkietan idatzitako gustuko kantak bildu eta grabatu egingo dituzu kaset batean.

Kanten hitzekin liburuxkatxo bat egingo duzu, entzule-irakurleak ondo uler ditzan behar hainbat informazio eskainiko duzularik (sinonimoak, azalpenak, etab.).

LAN-PROZEDURA:

Tailer honetan zehar honako hauek egingo ditut: - Kantak entzun eta zein euskalkitakoak diren asmatu. / - Kantak entzun ahala, proposatzen diren ariketak egin: ozenki abestea, denok batera edota taldeka... / - Euskalkietan idatzitako abestiak aurkitzeko eta lantzeko dokumentazioa erabili (liburuak, hiztegiak, CDak, kasetak...). / - Aukeratutako kantak grabatu eta letrekin liburuxka osatu.